Nafarroako Hezkuntzaren sektore publikoan apirilaren 3an egingo den greba deialdiaren aurrean

1.- Planteamenduak LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek antolatu dute greba-eguna, eta 10.000 irakasle baino gehiago daude deituta.

 

Eskaera ekonomiko batzuk planteatzen dituzte, zehaztugabetasunean desitxuratzen direnak:

 

  1. Etapa guztietan ratioak Horrek irakasle bakoitzeko ikasle gutxiago izatea ekarriko luke.
  2. Behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea. Gaur egun, erakunde sindikal horien arabera plantillaren % 50 egoera horretan dago. Eta Nafarroako Eskola Kontseiluak, aurtengo otsailean, % 40an baino gehiagotan kokatu zuen.
  3. Lan-kargak murriztea, eta, bereziki, administrazio-laneko gainkargak, baliabide gehiagorekin. Puntu hau lauso geratu da zorrotz zehazten ez delako.
  4. Irakasleen eros-ahalmena errekuperatzea, 2010az geroztik %20 galdu
  5. Karrera profesionala Eta horretarako, aurrekontuak eta prestakuntzarako plangintza beharko dira.

2. Desioak

Elkarrekin egindako agirian, bost sindikatuetako bozeramaileek ondoko xedeak azaldu zituzten:

  1. Lan baldintzak
  2. Hezkuntza zerbitzuan funtsezko hobekuntza
  3. Hezkuntza mimatu, justizia sozial handiagoa lortze

Hau guztia diote kontuan hartuz hezkuntza dela jendartea hobetzeko tresnarik nagusiena.

3.- Mugak:

  1. Deitzaileek onartzen dute Osasungintza eta Nukleoarekin batera lehen mobilizazioa egin ondoren (otsailaren 15eko greba), Hezkuntzako Mahai Sektorialean, langileen ordezkariak gutxietsiak izan zirela, legegintzaldi osoan gertatu bezala. Eta Mahaia, negoziaziorako eremua izan beharrean, kontsultarako gune bihurtu dela. Horrek adierazten du indar korrelazioa ez dela gai izan negoziazioari atea irekitzeko.

Bik ez dute negoziatzen indartsuak nahi ez badu. Eta ahulak bere ahultasuna erakutsi du grebarako deialdi isolatu batekin. Ez da gauza izan mobilizazio iraunkor bati eusteko eta ez dute lortu harreman zuzena eta etengabea izatea borrokari heldu behar dion sujetoarekin.

  1. Deitzaileek mobilizazioen dinamikarekin jarraitzeko mehatxatu dute, negoziaziorik ez badago eta aldarrikapenei erantzuten ez bazaie. Ez dago mobilizazioen dinamikarik eta aldarrikapenak orokorregiak dira.

Negoziatzeko tartea izan arren (beti beherantz aldarrikapen bakoitzean) ez da negoziatzen indar korrelazioa sindikatuen kontrakoa delako. Mobilizazioak egitera gogorik gabe deitzen dute, batzar parte-hartzailerik gabe, eskubide zehatzak lortzeko proposamen zehatzik gabe, eta, tentsio dinamina iraunkor baten faltan, garaipen gisa ikusteko ezinean. Ez dute indarrik, ezta sinesgarritasunik ere ez. Era berean, ez dute beren aldarrikapenak batzarretan garatzeko langile-oinarririk, eskubideak eta hobekuntza material profesionalak, lan-arlokoak eta eskola-arlokoak abiarazteko asmoz.

  1. Hezkuntza Sailak eskaera horiei guztiei bizkarra eman die: Ez dago diru gehiagorik. Aurrekontu-partidak ezin dira handitu. Mantra liberal hori dio gizarte-garapen oro funts ekonomikoen eskuragarritasunarekin lotuta dagoela. Horri ez zaio logika sistemiko nagusitik kanpoko ikuspegi batekin kontrajartzen. Eta, beraz, langileek hori irentsi eta ekintza sindikala geldiarazten du, batez ere ekonomikoa baita. Estatu espainiarrean, Hezkuntzako aurrekontua BPGren % 4,6 da. Nafarroan, % 5. NBEk proposatutako helburuen esparruan (BPGren % 6 inguru) hezkuntza-proiekturik ere ez da garatzen.

Instituzioek menperakutza kapitalistaren zerbitzura jarritako mugak ez dira ezbaian jartzen. Beraz, negoziaziorako tarteak estutu eta ia hutsaren hurrengo bihurtzen dira.

  1. Bozeramaileetako batek apirilaren 3rako mobilizaziora deitu du gutxienez aurreko mobilizazioaren jarraipen bera izan dezan. Otsailaren 15eko mobilizazioa ez zen %20ra iritsi. Hitz horiekin, iruzurra agerian geratzen da.

4.- Iruzurra:

  1. Ez dago helburu argirik, ezta horiek lortzeko indarrik ere
  2. Ez da egutegirik indar dinamika bat martxan jartzeko eskubideak eta baliabideak eskuratze aldera.
  3. Ez dago oinarri sozialik holako

Azken finean, espektakulu-politika baterako kanpaina baino ez da, hauteskundeen ziklo baten baitan. Gure aurrean perspektiba lauso bat erakusten digute, borroka izendatuz borrokatik gutxi duenari, eta izkutatuz, ez dutela deus ere negoziatzeko. Egitan, kudeaketa instituzionalean murgilduta dagoen bere alter egok legitimatutako sujeto izan nahi dute, irakasleen lan indarra saltzeko eta haiei baldintzak ezartzeko orduan, eta hurrengo belaunaldiak hezten jarraitzeko baliabide mugatuak jartzeko. Hori bai, kapitalismo agonikoaren baldintza berrietan: hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidea are gehiago murriztuz, hezkuntza-langileen prekarietate handiagoarekin eta sektorearen merkantilizazioaren zabaltzearekin.

Laburbilduz

Aspaldiko partez, hainbat aldarrikapen behin eta berriz errepikatzen dira. Beharrezkoak dira, baina ez dira kokatzen borroka egutegi batean. Ondorioz, aitortugabeko beste helburu batzuen zerbitzuan iruzur edo konformismorako bultzada bilakatzen dira. Beti lorpen eskasak dakartzaten negoziazioetan murgildurik, aldarrikapen berberak aldarrikapen eskuraezinak bihurtzeraino.

Sindikalismoak alde batera uzten badio indarrean dagoen kosmobisio sistematikoari zein bere metaketa legeak kolokan jartzeari erabat kondenatuta dago iruzurrean eta inpotentzian erortzeko, baita eskubideen galeraren eta zerbitzu publikoen eraispenaren konplizea izateko ere.

Ez dago tarterik garaipen partzialetarako. Bakarrik erabateko proposamen iraultzaile batekin hobekuntza ziklo batean sartu ahal izanen gara. Eta derrigorrez proposamen sozialista izan beharko da ekoizpen modu komunistaren bidean. Ez da egia, grebaren deitzaileek dioten bezala, hezkuntza dela tresnarik nagusiena jendarte hobe bat izateko. Aldiz, tresnarik eraginkorrena da jendarteak honen zerbitzuan jartzea denok sortutako aberastasun soziala. Horrela bakarrik gaurko eta biharko belaunaldiek aukera izanen dute bizitza hobea lortzeko. Eta kapitalismoak hori ezin du ekarri, ezta ekarriko ere. Dagoeneko ez zaio errentagarri ateratzen.

BAT EGIN BORROKA ANTIKAPITALISTAREKIN PARTE HARTU MILITANTE KOMUNISTEN SAREAN INDAR !!

 

https://www.indarnafarroa.eus                           komunikazioa@indarnafarroa.eus

Publicaciones Similares

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *