OSASUNAREN ALDE BORROKAN, SOZIALISMOAREN BIDEAN
Gaur, kalera atera gara berriro osasun publikoaren aide, holako oinarrien gainean eraikia: ekitatiboa, unibertsalala. doakoa, kalitatezkoa, irisgarria, planifikatua, %100 publikoa, gizartearen parte-hartze eta kontrolarekin. lzaera prebentibo eta hezitzaile sendoa izan behar dituena, baliabide tekniko eta giza baliabideekin, eta tokian tokiko osasun kontseiluetan.kudeatzeko eta erabakitzeko gaitasunarekin.
Langileriak, gure borrokarekin. osasun-sistema unibertsala bat eskuratu behar dugu kapitalaren eta bere administratzailetatik libratzeko. Pribatizatutako zerbitzuak
berreskuratzeak, OPUSekin eta gainerako klinika pribatuekin egindako itunak ezabatzeak eta Mutuekin amaitzeak lehentasuna izan behar dute. Ezin dugu onartu kapitala eta bere kudeatzaileak jarraitzea aberastasun soziala AHTra eta aurrekontu militarretara desbideratzea, gizentzen jarrai dezaten farmaziako mafia, pandemian ikusi dugun bezala, edo gaixotasun mentalen merkantilizazíoa. Hori guztia gertatzen ari da, lehen mailako arretak oraindik ere herritarren osasun-beharrei berehala erantzuteko aurrekontu nahikoa ez duen bitartean.
INDARetik erantzun iraultzailea eta klasekoa planteatzearen aldeko apustua egiten dugu.Argi daukagu ezinezkoa dela osasunerako eskubide osoa izatea pertsonen, herrien eta naturaren sistema kapitalista ustiatzailea eta harrapariaren azpian.Sistema bat non muturreraino ustiatzen gaituzten, gure osasun mentala eta fisikoa etengabe arriskuan jarriz eta osasuna negozio bilakatuz.
Sozialismoaren aldeko borroka eta jabetza-harremanak gainditzea ezinbestekoak dira zerbitzu kolektibo unibertsalak (osasuna, zainketak,hezkuntza, garraioa, elikadura, energía) izateko eta gure beharrei modu justuan erantzuteko. Bide horretan bat egin dezagun.
BATU BORROKA ANTIKAPITALISTARA,
INDAR MILITANTE KOMUNISTEN SAREAN PARTE HARTU!!
https://www.indarnafarroa.eus komunikazioa@indarnafarroa.eus